The Last Shadow Puppets “The Age Of The Understatement”

4 05 2008

Britaniar irletan egiten den musika beti egoten da nire interesen artean, eta azkenaldian azaldu diren diska berrien artean, hurrengo hau gomendatzea gustatuko litzaidake. Arctic Monkeys taldeko Alex Turner eta The Rascals taldeko Miles Kane-k The Last Shadow Puppets taldea sortu dute, eta beraien lehen diska hau dagoeneko lehen postura iritsi da Erresuma Batuan.

Album hau osatzen duten kanten artean, diskari izena eman eta lehen single den “The age of the understatement” gailentzen da, baina bertan hainbat harribitxi aurki daitezke.

Kanten zerrenda:

01 The Age of the Understatement
02 Standing Next to Me
03 Calm Like You
04 Separate and Ever Deadly
05 The Chamber
06 Only the Truth
07 My Mistakes Were Made for You
08 Black Plant
09 I Don’t Like You Any More
10 In My Room
11 Meeting Place
12 The Time Has Come Again

Puntuaketa: 3/5

Hemen uzten dizuet singlelaren bideoa:





R.E.M. “Accelerate”

5 04 2008

Nire nerabezarotik talde honen zale izan naiz. “Out of time”, “Automatic for the people” eta “Monster” diskak nire bizitzako garai baten soinu-banda kontsideratu daitezke. Azken urteetan aldiz, R.E.M. taldearekiko nire interesa galtzen joan da, diska zertxobait irregularren erruz.

Duela denboratxo bat diska berria atera behar zutela entzun nuen. Kuriositateak “Supernatural superserious” singlea entzutera eraman ninduen eta entzun nuena gustatu egin zitzaiten. Ordundik, Apirilaren 1a noiz iritsi zain nengoen, diska guztia entzun ahal izateko.

Aste honetan, gehiegi itxaron gabe, diska erostera joan nintzen. Egia esan, ez dit huts egin. Ez da diska borobil bat, ez da “Automatic for the people”. Baina bai aldaketa bat suposatu duela aurreko disken ondoan argi dago. Hasieran izendatu ditudan disken garaira itzulera bat da, eta hori, nire kasuan behintzat, eskertzen da.

Abestien zerrenda:

1. Living well is the best revenge / 2. Man-sized wreath / 3. Supernatural superserious / 4. Hollow man / 5. Houston / 6. Accelerate / 7. Until the day is done / 8. Mr. Richards / 9. Sing for the submarine/ 10. Horse to water / 11. I’m gonna DJ.

Abestien artean baten batzuk aipatzekotan 1, 2, 3, 6, 7 eta 10.en korteak izango lirateke. Orokorrean diska bizi bat da, eta nire uste ez, R.E.M. taldeko zaleei ez diena huts egingo.

Puntuaketa: 3,5 / 5

Hemen “Supernatural Superserious” singleraren bideoa uzten dizuet. Gozatu!!!





Itsusia… baina maite zaitut!

31 03 2008

Fernando Alvarez kantariaren abesti honen bideoa uzten dizuet: “Fea (pero te quiero)”





“Baila el chiki-chiki” edo Spain is different

20 02 2008


Oraingoz Espainia Eurovision lehiaketan ordezkatzeko buruan dagoen kantaren bideoa posteatzen dizuet. “Buenafuente” Sexta telebista kateko programaren kolaboratzaile batek (Rodolfo Chikilicuatre) bidalitako honako hau da. Ikusi, entzun eta epaitu…





Ustekabe musikalak…

28 01 2008

Agian batzuei email bidez iritsi zaizue. Nik badaezpada hementxe uzten det bideotxo hau. Bertan, duela hainbat urte oso ospetsua izan zen “The Kelly Family” taldea azaltzen da. Talde hau, familia berdineko dozena bat kidez osaturik dago.

Ustekabea, bideoan abesten duten kantan dator: Agur Jaunak. Norbaitek talde honek euskal abesti hau kantatzearen arrazoia (kontzertua Euskadin zela izan zitekeen, baina badirudi Alemanian zela) baldin badaki , mesedez, komentatu iezadazue, ez baitet ezer ulertzen. Abeslarietako baten ahotan “Gora Euskadi”-ren bat ere azaltzen da momentu konkretu batean. Ni zur eta lur gelditu naiz, euskizofreniak jota.

Hementxe duzue:





Umore pixka bat…

4 06 2007

Horrenbeste politikaren artean, egin diezaiogun tartetxo bat umoreari.

Nire posta elektronikora honako link hau heldu zait, Espainiar Estatuko gasolindegietan arrakasta izan duten hainbat kanten zerrendarekin. Denera 12 “hit parade” dira, denak entzungarriak orrialde horretan bertan. Benetan izugarria eta ezin dezutena galdu:

http://www.artesonado.com/musica/freaky.htm

www.basketstars.com/ref.asp?Id=3136