
Azkenik amaitu dira Espainiako hauteskundeak. Denak irabazle? Momentu honetan dauden datuekin badirudi horrela izango dela. PSOEk hauteskundeak irabazi ditu aurrekoetan baino parlamentari gehiagorekin. PPk ere goraka egin du eta honek beraien porrota disimulatzen lagunduko die. IU eta ERCk ezingo dute inongo aitzakirik jarri jasotako emaitzei, edo agian bai: Llamazaresek horrenbeste aipatu duen “tsunami bipardista”. CIU mantendu egin da eta Rosa Diez gehiago entzungo dugula dirudi…
Euskal Herrian, bi mapa ezberdin ikusi ditzazkegu. Nafarroan ez dago mugimendurik eta aurrekoetan izandako emaitza berberak izan dira (UPN-PP 2, PSN 2, Nafarroa Bai 1). EAEn aldiz, aldaketa nabarmena izan da: PSE 7tik 9ra pasatu da, EAJ 7tik 6ra eta PP 4tik 3ra; EAk ez du lortu mantentzea zuen parlamentaria.
Galderak:
- Zeinekin egingo ditu paktuak ZPk?
- Zer gertatuko da PPko buruzagitzan?
- EAJk nolabaiteko autokritika egingo al du? Ibarretxek bere kontsultarekin aurrera jarraituko al du emaitza hauen ondoren?
- Llamazaresek dagoeneko adierazi du ez dela aurkeztuko koordinatzaile izateko IUren hurrengo Asanbladan. Zer gertatuko da alderdi honekin?
- Zein izango da euskal gatazkari aurre egiteko modua hurrengo lau urteetan?
PPn momentu honetan gerta daitekeenaren inguruan (non zeuden Zaplana, Aguirre eta Gallardon Rajoy atera denean?…), hona hemen prestatu dudan komiki txiki bat:





