Ynestrillas ultraeskuindarrari elkarrizketa: izugarria…

5 08 2008

Izugarria Ynestrillas ultraeskuindarrari eginiko elkarrizketa hau De Juana gartzelatik atera izanaren arira. Izugarria Ynestrillas. Izugarria irrati esataria. Izugarriak telefono deiak.





Euskizofrenia?Ez!Espainiazofrenia!!!

1 07 2008

Aurreko igandean, Ekainak 29 Bilboko Moiua enparantzan jasotako irudiak, Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak Eurokopako finalean Alemaniakoari irabazi ondoren. Irudi hauek, futbola edo politika al dira?





Rosa Díez-en itxura aldaketa…

29 06 2008

Ze beldurra ematen duen!!!





ETA berriro ate joka: hilketa Legutianon

14 05 2008

Dirudienez, batzuk ez dute beste modurik aditzera emateko. ETA hiltzera joan da, eta gaur gauean, dirudienez aurretik inongo abisurik eman gabe, goizeko hiruretan bonba kotxe bat eztandarazi du Legutianoko Guardia Zibilaren egoitzaren ondoan. Honen ondorioz, 41 urteko Juan Manuel Piñuel Villalón guardia zibila hil da eta beste lau zauriturik aurkitzen dira.

Euskizofrenia pil-pilean…





Euskarazko wikipedia 25.000 artikuluetara iritsi da!!!

7 04 2008

Wikipediak, entziklopedia askeak, bere euskarazko bertsioan 25.000 artikuluetara heldu da dagoeneko. Zorionak Euskizofreniatik proiektu honetan zerbait lagundu duten guztiei!!!

Lan asko dago aurretik egiteko, zenbaki polita den arren, oraindik Estatuko beste hizkuntza batzuekin alderaturik urrun baikabiltza. Katalanak 111.000 artikulu baino gehiago ditu esaterako eta galegoak aldiz, 34.000 baino gehiago.

Horrela jarraitu!!!





Espainiako hauteskundeak: datuak, analisia, galderak, umorea…

10 03 2008

Azkenik amaitu dira Espainiako hauteskundeak. Denak irabazle? Momentu honetan dauden datuekin badirudi horrela izango dela. PSOEk hauteskundeak irabazi ditu aurrekoetan baino parlamentari gehiagorekin. PPk ere goraka egin du eta honek beraien porrota disimulatzen lagunduko die. IU eta ERCk ezingo dute inongo aitzakirik jarri jasotako emaitzei, edo agian bai: Llamazaresek horrenbeste aipatu duen “tsunami bipardista”. CIU mantendu egin da eta Rosa Diez gehiago entzungo dugula dirudi…

Euskal Herrian, bi mapa ezberdin ikusi ditzazkegu. Nafarroan ez dago mugimendurik eta aurrekoetan izandako emaitza berberak izan dira (UPN-PP 2, PSN 2, Nafarroa Bai 1). EAEn aldiz, aldaketa nabarmena izan da: PSE 7tik 9ra pasatu da, EAJ 7tik 6ra eta PP 4tik 3ra; EAk ez du lortu mantentzea zuen parlamentaria.

Galderak:

  • Zeinekin egingo ditu paktuak ZPk?
  • Zer gertatuko da PPko buruzagitzan?
  • EAJk nolabaiteko autokritika egingo al du? Ibarretxek bere kontsultarekin aurrera jarraituko al du emaitza hauen ondoren?
  • Llamazaresek dagoeneko adierazi du ez dela aurkeztuko koordinatzaile izateko IUren hurrengo Asanbladan. Zer gertatuko da alderdi honekin?
  • Zein izango da euskal gatazkari aurre egiteko modua hurrengo lau urteetan?

PPn momentu honetan gerta daitekeenaren inguruan (non zeuden Zaplana, Aguirre eta Gallardon Rajoy atera denean?…), hona hemen prestatu dudan komiki txiki bat:

http://www.bitstrips.com/read.php?comic_id=2337&feed=c_8





Honela bozkatzen du ETAk

8 03 2008

Atzo ETAk Espainiako hauteskundeetan bere azken agerpena egin zuen. Kasu honetan langile bat hil du, Arrasateko PSEko zinegotzi ohi bat: Isaias Carrasco. Honek ez du azalpen gehiegirik behar. Hitzak soberan daude, nahiz eta hainbat etortzen zaizkiten burura bidegabekeria hau definitzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiot ETAri. Duda asko nituen biharko hauteskundeen inguruan eta argitu dizkidazute: NIK BIHAR BOZKATU EGINGO DET.

Agur Isaias eta nire elkartasun osoa bere familiarekin.





Kosovo independiente: Euskal Herrian oihartzuna

18 02 2008

Otsailaren 17a egun ahaztezina izango da Kosovoko biztanleentzat. Beraien independentzia aldarrikatu zuten eguna bezala gogoratuko dute hemendik aurrera. Atzo arratsaldean, Hashim Thaçi lehen ministroaren proposamenari legebiltzarreko 109 diputatuek baiezkoa eman ondoren, Serbiatik bereiztea erabaki zuten.

Aldarrikanpen hau Serbia eta Errusiaren aurkako jarrera indartsuarekin etorri da, eta Estatu Batuen eta Europear Batasunaren (nahiz eta Espainiako gobernuak aldarrikapena egin den modua ez dun onesten) bedeinkapen guztiekin etorri da. Herrialde honek laguntza beharko du urte askotan zehar normalkuntza egoera batetara iristeko, eta Europear Batasunak eta Estatu Batuek paper garrantzitsua jokatu beharko dute normalkuntza horretan.

Honelako gertakari batek bere oihartzuna izan du, nola ez, Euskal Herrian. Miren Azkaratek (Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak) esan du “Europan, era demokratikoan eta baketsuan eta herritarren borondatea errespetatuz gatazkak konpon daitezkeela erakusten du Kosovoren independentziak” eta autodeterminazioa euskal gatazka “behin betiko” konpontzeko “behin betiko giltza” dela. Bestalde, Espainiako gobernuko Moratinos kanpo arazoetarako ministroak esan duenez, “Espainiako Gobernuak ez du Kosovoko asanbleak atzo egin zuen aldarrikapena onartuko. Ez du onartuko nazioarteko legedia errespetatzen ez duelako”. Azkenik, “Ezin da Espainiako egoera konstituzional, politiko eta juridikoa Balkanetan gertatzen denarekin alderatu” adierazi du.

Zure ustez, konparatu daitezke Kosovo eta Euskal Herriko kasuak?





Grebaren porrota

14 02 2008

Atzoko postean argi utzi nuen gaurko deituta zegoen greba orokorraren inguruan nuen iritzia. Gauza asko entzun ditugu egunean zehar izan duen jarraipenaz. Egia da hainbat zonaldetan, LAB-ek esan duen bezala, jarraipena handia izan dela. Baina zonalde horietatik at, lantokietan grebara joandako jendea oso gutxi izan da. Gero, koakzioz grebara joan direnak daude: merkatariak. Herri txikietan ia komertzio guztiek itxi dute, bertan denak ezagutzen baikara… Hirietan, nik gaur goizean Donostiko erdikaldeko auzo batean ikusi ahal izan dudan bezala, beraien denda edo tabernak ireki dituztenek, piketeen bisita “lagunkoia” jaso dute. Noski, ondoren, itxi egin dute. Horrela zabaltzen dugu askatasuna Euskal Herrian, bai jauna (eta elkartasuna, notimeforlove blogean esaten diguten bezala). Nahiz eta ados egon deialdia egiteko arrazoiekin, hori ez da modua. Eta nahiz eta seguraski arrakastatsua izan dela esango den, denok ikusi ahal izan dugun gaur zein izan den grebaren errealitatea: porrota.





Giro nahasia Euskal Herrian

14 02 2008

Batasunako 14 kideen atxiloketak eta EAE-ANV eta EHAK-ren suspentsioak giroa asko nahasi dute Euskal Herrian. Gure herri honetan ez da batere zaila bazterrak nahastea edozein mugimendurekin, eta honelako bidegabekeri eta astakeriek bazterrak baino gehiago nahastea lortu dute.

Hori bai, horren aurrean emandako erantzunek horren tamainako ankerkeria erakutsi dute: ETAren atentatu bat eta kale borroka ekintzak. Giza eskubideen aurkako eraso bati, giza eskubideen aurkako erasoekin erantzun da. Ederki. Horrela doa gure herria.

Azkenik, biharko, Otsailak 14 osteguna, greba orokorrerako deialdia dago. Gertatutarikoen larritasuna handia dela onartuz, greba instrumentu sindikal bat dela iruditzen zait eta kasu honetan eman nahi zaion erabilpena ematen denan, bere kredibilitatea galtzen duela. Gainera, hontarako, ez da inolako ahaleginik egin euskal gizarteko beste agente eta alderdiekin kontsentuetara iristeko. Greba deialdi uniteral bat da. Errespetatuko al da greba ez egiteko eskubidea? Piketeak informatiboak izango dira, besterik gabe? Barkatu nire zalantzak edukitzea, baina hainbeste urtetako greben esperientziak eta egun hauetan zehar hainbat merkatariei egin zaizkien “bisitek” zalantzak sortzen dizkidate. Non gelditzen da kasu horietan ezker abertzalearen sektore batek ahoan horrenbeste darabilen ASKATASUN hitza? Izango al det nik bihar, grebarekin ados ez egonez, nire lana burutzeko ASKATASUNA?