Irlandako gaelikoa laguntza beharrean

21 02 2008
Gaur nire korreora iritsi den mezu hau posteatzen dizuet:
Irlandako gaelikoa ez da oso hizkuntza osasuntsua, ez hizkuntza handiekin konparatuz, ezta euskara bezalako txiki batzuekin konparatuta ere. Urteetan hiztunak galduz joan da ia desagertzeraino. Aurrean izan duen arerioa ere ez da edozein: ingelesa.

Hala ere, Euskal Herriko eredu hartu eta Berria egunkaria bezalako proiektu bat sortu zuten duela urte batzuk hizkuntzaren inguruko zenbait eragilek. Jendeak bere poltxikotik dirua jarri eta egunkari bat sortzea erabaki zuten: Lá Nua izenekoa. Hala ere, egunkari honek ezinbestekoa du dirulaguntza publikoa, bai Ipar Irlanda eta baita Irlandako Errepublikak emandakoa. Gauzak horrela, aurten, Ipar Irlandako administrazioak dirulaguntza murriztea erabaki du eta egunkari hau bi astetan ia itxi egin beharko dute. Martxoko lehen astean azken aleak aterako dituzten beldur dira egunkariko langileak. Hizkuntza txikia izanik, kalean duen presentzia apurra guztiz galduko litzateke, horrek dituen eragin guztiekin.

Egunkariari dirulaguntzak ez kentzeko eskatuz, Interneten sinadurak biltzen hasi dira irlandarrak. Guk ere badakigulako zein zaila den hizkuntza txiki bat bizirik mantentzea, eta hau egiteko, zein garrantzitsua den hedabideak izatea, gure babesa eman behar geniekeela uste dut.

Babesa eman nahi duenak beheko helbidean bere sinadura jarri eta email hau pasako balu, elkartasuna erakusteko modu polita litzateke.

http://www.petitiononline.com/ln0502/petition.html





“Baila el chiki-chiki” edo Spain is different

20 02 2008


Oraingoz Espainia Eurovision lehiaketan ordezkatzeko buruan dagoen kantaren bideoa posteatzen dizuet. “Buenafuente” Sexta telebista kateko programaren kolaboratzaile batek (Rodolfo Chikilicuatre) bidalitako honako hau da. Ikusi, entzun eta epaitu…





Kosovo independiente: Euskal Herrian oihartzuna

18 02 2008

Otsailaren 17a egun ahaztezina izango da Kosovoko biztanleentzat. Beraien independentzia aldarrikatu zuten eguna bezala gogoratuko dute hemendik aurrera. Atzo arratsaldean, Hashim Thaçi lehen ministroaren proposamenari legebiltzarreko 109 diputatuek baiezkoa eman ondoren, Serbiatik bereiztea erabaki zuten.

Aldarrikanpen hau Serbia eta Errusiaren aurkako jarrera indartsuarekin etorri da, eta Estatu Batuen eta Europear Batasunaren (nahiz eta Espainiako gobernuak aldarrikapena egin den modua ez dun onesten) bedeinkapen guztiekin etorri da. Herrialde honek laguntza beharko du urte askotan zehar normalkuntza egoera batetara iristeko, eta Europear Batasunak eta Estatu Batuek paper garrantzitsua jokatu beharko dute normalkuntza horretan.

Honelako gertakari batek bere oihartzuna izan du, nola ez, Euskal Herrian. Miren Azkaratek (Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak) esan du “Europan, era demokratikoan eta baketsuan eta herritarren borondatea errespetatuz gatazkak konpon daitezkeela erakusten du Kosovoren independentziak” eta autodeterminazioa euskal gatazka “behin betiko” konpontzeko “behin betiko giltza” dela. Bestalde, Espainiako gobernuko Moratinos kanpo arazoetarako ministroak esan duenez, “Espainiako Gobernuak ez du Kosovoko asanbleak atzo egin zuen aldarrikapena onartuko. Ez du onartuko nazioarteko legedia errespetatzen ez duelako”. Azkenik, “Ezin da Espainiako egoera konstituzional, politiko eta juridikoa Balkanetan gertatzen denarekin alderatu” adierazi du.

Zure ustez, konparatu daitezke Kosovo eta Euskal Herriko kasuak?