Ynestrillas ultraeskuindarrari elkarrizketa: izugarria…

5 08 2008

Izugarria Ynestrillas ultraeskuindarrari eginiko elkarrizketa hau De Juana gartzelatik atera izanaren arira. Izugarria Ynestrillas. Izugarria irrati esataria. Izugarriak telefono deiak.





ETA berriro ate joka: hilketa Legutianon

14 05 2008

Dirudienez, batzuk ez dute beste modurik aditzera emateko. ETA hiltzera joan da, eta gaur gauean, dirudienez aurretik inongo abisurik eman gabe, goizeko hiruretan bonba kotxe bat eztandarazi du Legutianoko Guardia Zibilaren egoitzaren ondoan. Honen ondorioz, 41 urteko Juan Manuel Piñuel Villalón guardia zibila hil da eta beste lau zauriturik aurkitzen dira.

Euskizofrenia pil-pilean…





Honela bozkatzen du ETAk

8 03 2008

Atzo ETAk Espainiako hauteskundeetan bere azken agerpena egin zuen. Kasu honetan langile bat hil du, Arrasateko PSEko zinegotzi ohi bat: Isaias Carrasco. Honek ez du azalpen gehiegirik behar. Hitzak soberan daude, nahiz eta hainbat etortzen zaizkiten burura bidegabekeria hau definitzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiot ETAri. Duda asko nituen biharko hauteskundeen inguruan eta argitu dizkidazute: NIK BIHAR BOZKATU EGINGO DET.

Agur Isaias eta nire elkartasun osoa bere familiarekin.





Giro nahasia Euskal Herrian

14 02 2008

Batasunako 14 kideen atxiloketak eta EAE-ANV eta EHAK-ren suspentsioak giroa asko nahasi dute Euskal Herrian. Gure herri honetan ez da batere zaila bazterrak nahastea edozein mugimendurekin, eta honelako bidegabekeri eta astakeriek bazterrak baino gehiago nahastea lortu dute.

Hori bai, horren aurrean emandako erantzunek horren tamainako ankerkeria erakutsi dute: ETAren atentatu bat eta kale borroka ekintzak. Giza eskubideen aurkako eraso bati, giza eskubideen aurkako erasoekin erantzun da. Ederki. Horrela doa gure herria.

Azkenik, biharko, Otsailak 14 osteguna, greba orokorrerako deialdia dago. Gertatutarikoen larritasuna handia dela onartuz, greba instrumentu sindikal bat dela iruditzen zait eta kasu honetan eman nahi zaion erabilpena ematen denan, bere kredibilitatea galtzen duela. Gainera, hontarako, ez da inolako ahaleginik egin euskal gizarteko beste agente eta alderdiekin kontsentuetara iristeko. Greba deialdi uniteral bat da. Errespetatuko al da greba ez egiteko eskubidea? Piketeak informatiboak izango dira, besterik gabe? Barkatu nire zalantzak edukitzea, baina hainbeste urtetako greben esperientziak eta egun hauetan zehar hainbat merkatariei egin zaizkien “bisitek” zalantzak sortzen dizkidate. Non gelditzen da kasu horietan ezker abertzalearen sektore batek ahoan horrenbeste darabilen ASKATASUN hitza? Izango al det nik bihar, grebarekin ados ez egonez, nire lana burutzeko ASKATASUNA?





Su etenaren zirrikituak

10 06 2007

Gaurko edizioan, El Pais egunkariak, su etenaren inguruko erreportaje interesgarri bat dakar.

Bertan, 2002an hasitako lanetatik 2006ko Ekainaren 5ean ETAk aditzera emandako agirirarteko prozesua azaltzen da, beti ere El Pais-eko informazioen arabera.

Hemen dezuten lotura irakurri nahi izanezkero:

http://www.elpais.com/articulo/reportajes/fue/dialogo/ETA/elpepusocdmg/20070610elpdmgrep_1/Tes





Eskalada euskizofrenikoa. Zein izango da hurrengo pausoa?

8 06 2007

Momentutxo batean egunkariak internet bidez irakurtzera sartu naiz, eta Arnaldo Otegi atxilotu dutela irakurri dut. Prentsaurreko bat ematera zihoala gertatu omen da, Batasunatik esan denez.

Hau, azken egun hauetan izan dugun eskalada euskizofreniko honen azken atala da. ETAren agiria, De Juana gartzeleratzea eta  Otegiren atxiloketa.

Zein izango da hurrengo pausoa? ETAren hilketa bat agian, euskizofrenia momentu gorenetara iritsi ahal izateko.

Hurrengo egunetan (edo orduetan…) ikusi ahal izango dugu gertakariak  zein bide hartzen duten. Onera ez dutelako joko ematen du…





ETAren itzulera

7 06 2007

Bi egun pasa dira dagoeneko su etenaren amaieraren berri eman zutenetik. Zer esan, dagoeneko denbora guzti horretan esan ez denik.

ETAk hitzegin du, Espainiar Gobernuak hitzegin du, alderdi politikoek hitzegin dute, gizarte eragileek hitzegin dute,… Niri hitz guztietatik argi geratu zaidan mezu bakarra hau da: inorrek ez du beregain hartzen errua, errua frentean dutenak dauka. Inorrek ez du beregain hartzen berriro ere 2006ko Martxoaren 22ko hasiera puntura (edo atzerago oraindik) bueltatzea.

Bernardo Atxagak zioen Euskadin indarkeria bere amaierara iristen denean, euskaldunok zentimetro batzok altxako garela lurretik, daramagun zama kenduko baikenuke. Hilabete hauetan zehar milimetro batzuk altxatu gara. Jarri dezagun zama berriro eta bueltatu gaitezen gure euskizofreniara.