Ynestrillas ultraeskuindarrari elkarrizketa: izugarria…

5 08 2008

Izugarria Ynestrillas ultraeskuindarrari eginiko elkarrizketa hau De Juana gartzelatik atera izanaren arira. Izugarria Ynestrillas. Izugarria irrati esataria. Izugarriak telefono deiak.





Euskizofrenia?Ez!Espainiazofrenia!!!

1 07 2008

Aurreko igandean, Ekainak 29 Bilboko Moiua enparantzan jasotako irudiak, Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak Eurokopako finalean Alemaniakoari irabazi ondoren. Irudi hauek, futbola edo politika al dira?





Rosa Díez-en itxura aldaketa…

29 06 2008

Ze beldurra ematen duen!!!





Espainiako hauteskundeak: datuak, analisia, galderak, umorea…

10 03 2008

Azkenik amaitu dira Espainiako hauteskundeak. Denak irabazle? Momentu honetan dauden datuekin badirudi horrela izango dela. PSOEk hauteskundeak irabazi ditu aurrekoetan baino parlamentari gehiagorekin. PPk ere goraka egin du eta honek beraien porrota disimulatzen lagunduko die. IU eta ERCk ezingo dute inongo aitzakirik jarri jasotako emaitzei, edo agian bai: Llamazaresek horrenbeste aipatu duen “tsunami bipardista”. CIU mantendu egin da eta Rosa Diez gehiago entzungo dugula dirudi…

Euskal Herrian, bi mapa ezberdin ikusi ditzazkegu. Nafarroan ez dago mugimendurik eta aurrekoetan izandako emaitza berberak izan dira (UPN-PP 2, PSN 2, Nafarroa Bai 1). EAEn aldiz, aldaketa nabarmena izan da: PSE 7tik 9ra pasatu da, EAJ 7tik 6ra eta PP 4tik 3ra; EAk ez du lortu mantentzea zuen parlamentaria.

Galderak:

  • Zeinekin egingo ditu paktuak ZPk?
  • Zer gertatuko da PPko buruzagitzan?
  • EAJk nolabaiteko autokritika egingo al du? Ibarretxek bere kontsultarekin aurrera jarraituko al du emaitza hauen ondoren?
  • Llamazaresek dagoeneko adierazi du ez dela aurkeztuko koordinatzaile izateko IUren hurrengo Asanbladan. Zer gertatuko da alderdi honekin?
  • Zein izango da euskal gatazkari aurre egiteko modua hurrengo lau urteetan?

PPn momentu honetan gerta daitekeenaren inguruan (non zeuden Zaplana, Aguirre eta Gallardon Rajoy atera denean?…), hona hemen prestatu dudan komiki txiki bat:

http://www.bitstrips.com/read.php?comic_id=2337&feed=c_8





Honela bozkatzen du ETAk

8 03 2008

Atzo ETAk Espainiako hauteskundeetan bere azken agerpena egin zuen. Kasu honetan langile bat hil du, Arrasateko PSEko zinegotzi ohi bat: Isaias Carrasco. Honek ez du azalpen gehiegirik behar. Hitzak soberan daude, nahiz eta hainbat etortzen zaizkiten burura bidegabekeria hau definitzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiot ETAri. Duda asko nituen biharko hauteskundeen inguruan eta argitu dizkidazute: NIK BIHAR BOZKATU EGINGO DET.

Agur Isaias eta nire elkartasun osoa bere familiarekin.





“Baila el chiki-chiki” edo Spain is different

20 02 2008


Oraingoz Espainia Eurovision lehiaketan ordezkatzeko buruan dagoen kantaren bideoa posteatzen dizuet. “Buenafuente” Sexta telebista kateko programaren kolaboratzaile batek (Rodolfo Chikilicuatre) bidalitako honako hau da. Ikusi, entzun eta epaitu…





Oposaketak egin dirudun izateko…

20 02 2008

Xelebrea iruiditu zait Espainiako “Cuatro” telebista kateak antolaturiko lehiaketa berri hau. Galdera-erantzun programa bat da, baina kasu honetan galderak zein diren eta beraien erantzunak zein diren jakingo da aurretik. Web orrialdean 40.000 galdera eta beraien erantzunak jartzen joango dira eta berauek ikasteko aukera izango da, dirudun izateko oposaketak egiteko aukera. Saria? 400.000 €. Dagoeneko 20.000 galdera zintzilikatu dituzte web orrialdean eta casting-ak laister hasiko dira.

Informazio gehiago

http://www.cuatro.com/programas/programa.html?type=Tes&xref=20080207ctoultpro_4





Urteberri on!

2 01 2008

Gaur hori da mezu nagusia. Gure familiko kideei, lagunei, ezagunei eta baita ezezagunei ere bere lehen orduak bete dituen urte hau ona izatea opa diegu. Hala izan dadila ere hau irakurtzen duzutenentzako. Euskizofrenia bizi dugunok, gure gaixotasunaren aurkako txertoaren aurkikuntza biziko dugu?

Txinatarrentzat hau arratoiaren urtea omen da. Ea nolako zortea duten aurten, lehen aldiz joku olinpikoak antolatzen dituzten honetan. Niretzat aldiz, hauteskundeen urtea da. Gertu edo urruti, gutxiago edo gehiago axola zaizkidalarik, hainbat hauteskunde egongo dira aurten hitzegiteko asko emango dutenak. Horien inguruan zabalago hitzegiteko aukera egongo da. Gaurko postean zenbatu besterik ez ditut egingo:

  • Urtea hasteko, Gipuzkoalandeko herritarrok bereziki jarraituko ditugun “hauteskunde” batzuk: Errealarenak. Badiola bai ala ez?
  • Martxoan, Espainiako hauteskunde orokorrak izango ditugu. Zapaterok jarraituko du Moncloan edo maletak egin eta Rajoyri egin beharko dio lekua?
  • Azaroan, Estatu Batuetan izango dira hauteskunde presidentzialak. Bush administrazioak agur esango du (8 urte luze eta tragikoen ostean…) eta Inperioak buruzagi berria izango du. Hillary, Obama edo Edwards demokraten aldetik, eta Giuliani, Romney edo Huckabee errepublikarren aldetik. Sei gizon eta emakume horien artean egongo da erantzuna.

Azkenik, ez nuke ahaztu nahi Urrian egon litekeen erreferenduma. Ibarretxe bukaeraraino iritsiko da? Erreferenduma izango dugu? Apostuak irekiak daude. Nik ezezkora joko nuke. Eta zuk?