Batasunako 14 kideen atxiloketak eta EAE-ANV eta EHAK-ren suspentsioak giroa asko nahasi dute Euskal Herrian. Gure herri honetan ez da batere zaila bazterrak nahastea edozein mugimendurekin, eta honelako bidegabekeri eta astakeriek bazterrak baino gehiago nahastea lortu dute.
Hori bai, horren aurrean emandako erantzunek horren tamainako ankerkeria erakutsi dute: ETAren atentatu bat eta kale borroka ekintzak. Giza eskubideen aurkako eraso bati, giza eskubideen aurkako erasoekin erantzun da. Ederki. Horrela doa gure herria.
Azkenik, biharko, Otsailak 14 osteguna, greba orokorrerako deialdia dago. Gertatutarikoen larritasuna handia dela onartuz, greba instrumentu sindikal bat dela iruditzen zait eta kasu honetan eman nahi zaion erabilpena ematen denan, bere kredibilitatea galtzen duela. Gainera, hontarako, ez da inolako ahaleginik egin euskal gizarteko beste agente eta alderdiekin kontsentuetara iristeko. Greba deialdi uniteral bat da. Errespetatuko al da greba ez egiteko eskubidea? Piketeak informatiboak izango dira, besterik gabe? Barkatu nire zalantzak edukitzea, baina hainbeste urtetako greben esperientziak eta egun hauetan zehar hainbat merkatariei egin zaizkien “bisitek” zalantzak sortzen dizkidate. Non gelditzen da kasu horietan ezker abertzalearen sektore batek ahoan horrenbeste darabilen ASKATASUN hitza? Izango al det nik bihar, grebarekin ados ez egonez, nire lana burutzeko ASKATASUNA?

[...] 14, porrota) Tags: Euskadi, Euskal Herria, greba orokorra, LAB, otsailak 14, Politika, porrota Atzoko postean argi utzi nuen gaurko deituta zegoen greba orokorraren inguruan nuen iritzia. Gauza asko entzun [...]